kostau.
1 . kostau, kostatze [kostatu]. zaio ad. (TE). Costar (trabajo), resultar difícil. Lana, esfortzua, denporia kostau.
Hauxe da bizi izaten kostatzia! / Bazenkizu zenbat kostau jakun honaiñok heldutzia! / "Kostata Txomiñek andria!", esakeria. / Kostau jakun tabernia topatzia. / Gure neskiari kostatzen jako etxera etortzia. / Kostauko jatzue berriz haiñ ondo jatia.
2 . kostau, kostatze. da ad. (JME). Costar, valer. Dirua kostau.
Diru asko kostau jakue etxia erostia, eta geixao kostauko jakue ipintzia. / Preguntaizu zenbat kostatzen dan treneko billetia. Ik. balio izan.
kostata. adlag. (OEH). Costando, con esfuerzo. Halakoren batian, kostata abar luak hartu eban. (Zirik 18).
kostia kosta [kostea kosta]. adlag. (TE). Cueste lo que cueste, a toda costa. Kosta ahala kosta.
Kostia kosta Donostiako Andramarixetara juan gura eban. / Kostia kosta radixo bat erostia erabagi eban. (Zirik 63).