arin.
1 . arin. adlag. (TE). Rápidamente, velozmente ; a (toda) prisa. Ibilli zaittez ariñ, ordua etorri bihar jatzu eta. / Ameriketan izan arren, ariñ agertu da. Ik. aguro, azkar, bizkor, laster, bizkor.
2 . arin. izond. (TE). Ligero,-a, liviano,-a ; de poco peso. Labari harek ogixa harrua baiña ariña eitten eban.
3 . arin. izond. (TE). Irreflexivo,-a, ligero,-a; inconstante, informal. Ez asko fixau haregaz, ariña danetik. / Kontuz horrekin, hori ariña da eta.
arin asko. adlag. (TE). Bien pronto, muy rápido. Gradu superlatibuan dago, goi maillia aitzen emoten dau.
Hori entzun ebanian, ariñ asko etorri zan. Ik. bizkor asko.
arin-arin. adlag. (TE). Corriendo, a todo correr; deprisa. Ariñ-arin soluan behera goiazela, jausi egin nintzan.
arin-bihar. iz. (TE). Prisa. Joxek darabill arin-biharra! ipurdixa galdu biharrian doia. / Don Pedro Zelaia beti arin-biharrian ikusten genduan kalian. Ik. prixa.