Bilaketa aurreratua

negar
negar.
1 . negar. iz. (TE). Llanto, llanto; sollozo. Mundu honetan negarra ez dogu urriñ onenian be.
2 . negar. iz. (JSM). Lamento; queja.
negar egin. du ad. (TE). Llorar. Negar eittia ez da itxuria gizonian; baiña zergaittik badago ez eittia, itxura gitxiagokua. / Emon zestan zartadiakin nola ez najuan ba negarrik egingo? (Zirik 17). / Negar haundixak egin da gero, ogeratu zan gaitzen bat baleu letz. (Ibilt 478). Ik. malkuak urten.
negar erain [negar eragin]. dio ad. (TE). Hacer llorar, provocar el llanto. Emotian hartzian baiño zorion gehixago dagon bezela, negar eraittian astuntasun asko haundixagua dago negar eittian baiño. / Kuadro galanta zuan da nahikua negar erain jestan... (Zirik 16). Ik. malkuak atara.
negar erreza euki. esap. (TE). Tener el llanto fácil. Negarra erreza dabenak Jaungoikuagandik dabe hau, bihotzan bittartez, .
negar-malko. iz. (TE). Lágrima. Hari bere tristurak entzun , eta negar-malkuak etortzen jatazen begixetara. / Besarkatzen eban senarra negar-malkoz arpegixa bustitzen zetsala. (Ibilt 485). Ik. malko.
negar-muzkurixo [negar-muzkurio]. iz. (TE). Lloriqueo; sollozo. Negar-muzkurixuetan dago egun guztian ume koittau hori.
negarrak urten [negarrak irten]. dio ad. (TE). Saltar las lágrimas. Zeiñi negarrak ez urten ha hondamendixa ikusirik ?
negarrari emon [negarrari eman]. dio ad.-esap. (OEH). Echarse a llorar, ponerse a llorar. Berriz be negarrari emon zetsan. (Zirik 27).
negarrez. adlag. (OEH). Llorando. Umia arrantza batian negarrez euan. (Zirik 89).