Bilaketa aurreratua

zuza
zuza [ziza].
© Ezezaguna
1 . zuza [ziza]. iz. (TE). Seta de San Jorge (Calocybe gambosa). "Seta de pradera, primaveral" (TE, 666). Udabarriko zuzia, perretxiko danetatik fiñena.  Izen hori emoten detsagu Eibarren, beste leku batzuetan ziza izenez ezagutzen dan perretxikuari. Baitta jangarri ez diran eta Tricholoma taldeko diran beste batzueri be. Udabarrixan urtetzen dabenez, eta neguko zuziagandik (Clitocybe geotropa) bereizteko, udabarriko zuza be esaten jako honi (ETNO).
2 . zuza [ziza]. iz. (ETNO). Seta de los caballeros (Tricholoma equestre).  Perretxiko gozua da, baiña Eibar inguruan oso gitxi dago eta ez da oso ezaguna. Azkenengo urtiotan hitzaldi eta komunikabidien eskutik hasi da ezaguna egitten. Zuzen taldian sartzen da, izen berezirik emon barik, baiña beti, benetako zuzia zein dan jakinda (Calocybe gambosa).
© Asier Sarasua
neguko zuza [negu-zuza]. iz. (TE). Platera (Clitocybe geotropa). "Seta pratense en la entrada del invierno" (TE, 573). Neguko zuzak, lehenago ez ziran batzen. / A! Pardillak! Bai... Pardillak... Ointxe daguaz horrek...! Bai! Neguko zuzak esaten jetsagu guk! Bai, horretxek dittuk!. Ik. azpibizardun, udazkeneko zuza.
pago-zuza (pagu-zuza). iz. (ETNO). Pardilla (Lepista nebularis). Ik. pardilla.
udazkeneko zuza. iz. (ETNO). Platera (Clitocybe geotropa). Ik. neguko zuza.
zuza gorri. iz. (NA). Rebozuelo; cabrilla (Cantharellus cibarius). Aittak txaltxak ekarri dauz?! horrei "zuza horixa" be esaten jakue, "zuza gorrixa"... Ik. saltsa-perretxiko, txaltxa, zuza hori.
zuza hori. iz. (NA). Rebozuelo; cabrilla (Cantharellus cibarius). Aittak txaltxak ekarri dauz?! horrei "zuza horixa" be esaten jakue, "zuza gorrixa".... Ik. saltsa-perretxiko, txaltxa, zuza gorri.
zuza urdin. iz. (ETNO). Pie azul (Lepista nuda).  Izen honekin batera, erderazko "azulina" eta "pie azul" izenak be oso ezagunak dira Eibarren, eta erabili be egitten dira.
zuza-leku. iz. (TE). Sitio de setas de San Jorge. Zuza-leku asko ezagutzen zittuan, baiña ez iñori erakusteko.