Bilaketa aurreratua

neska
neska.
1 . neska. iz. (TE). Chica, muchacha, moza; niña. Heldutasunera heldu ez dan emakumezkua; ume emia. Neskia ederra zure alabia. / Neskia jaixo jaku. / Neskaren bati errekaua eittia baiño ez palitzok (ez balitzok), laster eingo gendukek. (Zirik 126). Ik. mutil.
2 . neska. iz. (TE). Sirvienta, criada, chica. Bihar asko batzen jako eta neskia hartu dau. Ik. mutil.  Neskan esangura guztien ostian hauxe diño TEk: "En Eibar se dice así de neskatxa y neskatillia sin distinción peyorativa" (TE, 575). Gure ustez, hauxe da esan gura dabena: neskama / kriadan ordez ez ezik, baitta neskatillan eta neskatxan ordez be erabiltzen dala, inungo bereizketarik egin barik.
3 . neska. interj. (TE). ¡Chica!. Izatez, bokatibua da. Izan deigun bakia, neska!
neska gazte. iz. (OEH). Muchacha joven. Neska gaztetxo bat sartu zan Ojanguren erretratistianera. (Zirik 50).
neska koskor. iz. (TE). Muchachita, chiquilla, chavalita. Neskatotxua; mutil koskor eta neska koskor ume nahiko hazixa izentatzeko erabiltzen dira. Bialdirazu neska-koskorra sagar batzuk emon deixorazen. Ik. mutil koskor.
neska-laguntza. iz. (ETNO). Cortejo, acción de acompañar a la chica hasta su casa, cortejo a una chica.
neska-mutil. izond. (TE). Marimacho. Tabernarako nahi bezelako neska-mutilla. Ik. mari-mutil.  Ez da erabiltzen.
neska-mutillak (neskak eta mutillak). iz. (JME). Chicos y chicas. Neskia eta mutilla, famelixa bateko seme-alabak; neska(k) eta mutila(k). Ze familixa daukazue? —Neska-mutillak. / Uberako neska-mutillak alkarri eskutik obatuta doiaz.  Pluralian erabiltzen da.