Bilaketa aurreratua

bihurtu
bihurtu, bihurtze (bihurtutze).
1 . bihurtu, bihurtze ( bihurtutze). du ad. (TE). Retorcer, torcer. Banan-banan, oillasko guztieri samia bihurtu zetsen. / Hiru edo lau hari alkarregaz bihurtzia, sokia eittia. Ik. bihurrittu.
2 . bihurtu, bihurtze. da ad. (TE). Volver, regresar; girar, dar la vuelta. Lehen zeguan lekura juan, bueltau. Bihurtu da bide erdittik, luze eritxitta. Ik. itxuli.
3 . bihurtu, bihurtze ( bihurtutze). da/du ad. (TE). Convertir(se), transformar(se), volver(se). Egoera, itxura, pentsaera, batetik beste batera aldatu. Haundikixa izan arren, anarkistetara bihurtu zan. / Jentillak kristautzara bihurtutzia hartu eban beregaiñ. / Hain benetakua izan zan Saulo kristau bihurtzia eze, Apostoluen artian Paulo izenagaz izentatzen dala.
4 . bihurtu, bihurtze. du ad. (TE). Traducir. Hizkuntza batian esan edo idatzi dana beste hizkuntza baten esan edo idatzi. Euskerara bihurtu edo itxuli, liburuetan diran milla gauza eder... Ik. itxuli.