gabi.
1 . gabi. iz. (ETNO). Martinete; mazo grande. Oletako burdiñazko maillutzarra, agoia lantzeko erabiltzen zana. Burdiñoletako berbia da. Gabixa ibilli deiñ emoten deutsa ura ijeliak uragiaz. (...) Gabixan hots, hormak ikara ipintzen dittuanak, ez deutsa gillirik egitten olagizon lotan dagozenen belarrixeri.
gabi-ardatz.
1 . gabi-ardatz. iz. (ETNO). Eje principal. Larramendik dakarrenez, tikiñoi nagusixan eragiñez gabixari eragitten detsen mazukarixak daroiazen ardatza. Burdiñoletako berbia da.
2 . gabi-ardatz. iz. (ETNO). Viga del martinete / del mazo. Pagozko habe birakorra, mutur batian gabixa eta beste muturrian biratzeko ardatz egitten daben bogia eta dendala dittuana. Burdiñoletako berbia da. Ik. gabigun.
gabi-maillu. iz. (ETNO). Mazo; martillo pilón. Gabixari muturrian jartzen jakon burdiñazko piezatzarra agoia eta totxua kolpiatuz burdiñia lantzeko. Burdiñoletako berbia da.
Gabixari, burdiñazko maillutzar bat jartzen jako ertz batian eta beste ertzian mazukarixak joten dau.