gorri.
1 . gorri. izond. (TE). Rojo (color), colorado. Zugatz honen loria sua lexkotxe gorrixa da; horregaittik esaten detse "flamboyant".
2 . gorri. izond. (TE). Rojo, de izquierdas; liberal, socialista, comunista. "Política. Rojo, de liberal a comunista" (TE, 412). Bere bizi guztiko gorrixa zuen aitta. / Pentsatzen juat eze, honek eibartarrok infrañuko Patxi bera baiño gorrixauak dirala. (Zirik 110). / Eibarren gorri asko zeuala ta kontuz ibiltzeko. (Zirik 104s).
3 . gorri. izond. (TE). Desnudo,-a, en cueros; pelado,-a. Gorri jaixo nintzan eta gorri itxuliko naiz lurrera. / Aitzgorri, Bustingorri, narrugorri. Erropa barik ez eze, ezer barik be esan gura dau. Toponimixan, soilla, zuhaitz bakua: Aizkorri, Mendigorria...
4 . gorri. iz. (ETNO). Ganado (de monte) que no sea pinto. Esnetarako ez diran ostiango ganauak.
Oiñ esnedunak kendu, eta gorrixak daukaguz. Ik. pinto.
gorri-gorri. izond. (OEH). Rojo,-a. Patxiku, bere kolore gorri-gorrixekin. (Zirik 71).
Gorri errepikauta, indarra emon nahi danian: gorri-gorri.
gorririk.
1 . gorririk. adlag. (NA). Desnudo,-a; en cueros. Ik. billutzik, narrugorrixan, narrutsik, narrugorririk.
gorrixak ikusi [gorriak ikusi]. esap. (TE). Verlas canutas, pasarlo mal. Egoera larrixan egon. / "Pasarlo muy mal, verse en grandes apuros o dolores físicos o morales" (TE, 412).
Ha zan asmu ederra gogortzen zan artian, gorrixak ikusi genduzen hango bihargin guztiok.