Bilaketa aurreratua

hauspo
hauspo (hauspu).
© Jaione Isazelaia
1 . hauspo (hauspu). iz. (TE). Fuelle, barquín. Suteixan sua biztutzeko, hauspuari gogor ein bihar jako tira. / Bi hauspo dira. Beti ikusi dittugunen antzekuak, baiña, askoz haundixaguak. Hauspo bakotxak gaiñaldian kerten bat dau: eskamela. / Hauspuak geratu eta atala gorituten imini, eta... / Arabakiñez betetako hauspuok baztartu eta hobe dok konpresor bat erostia. Eta konpresorrari zegaittik ez jetsagu "hauspua" deitzen? Bestelan, holaxen galtzen dittuk euskerazko berba zaharrak. Datozen gauza barrixeri baztartzera goiazenen (gauza zaharren) izenak ez emotiarren euskeria pobretzen joiak. / Egun baten, Elgoibarko hauspu-konpontzaille bati bialdu ei zetsan errekaua, juateko Eibarren ulexa lekutara, hauspu bat euala konpontzeko ta. (Zirik 91). / Hauspuakin be ez ei zeuan hárek [txerrikumeak] loditzerik. (Zirik 59).
2 . hauspo. iz. (TE). Pulmón. Antxitxiketalarixak, hauspuak gogorrak bihar dittu euki. Ik. biri.  (Irud.) Sarrittan pluralian erabiltzen da, bi diralako seguru. Gorputzeko beste zati batzuekin be hori pasatzen da: gibelak (hik daukaz gibelak!), tripak (tripetako miña)...
hauspo-ardatz. iz. (ETNO). Eje de levas de accionamiento de fuelles. Hauspuen tikiñoi-ardatza, biratzerakuan mazukarixen bidez hauspuan eskamelari bultzatuz hauspua puzka jartzen dabena. Burdiñoletako berbia da. Hauspo-ardatzan mazukarixak eskamelan bittartez hauspuari eragitten detsa eta hauspo-muturretik haixiak urtetzen dau indartsu.
hauspo-pujoi. iz. (ETNO). Tirador del barquín. Hauspuari tira egitten detsan barria. Hauspuari tira egitteko barria, ur barik, eskuz, eragitten detsana. Tira egitteko barriak bakarrik ez, hauspuak eskuz eragitten egitten eben gizonak be hauspo-pujoi izena zeroien.. Ik. nardaka.
hauspuetako gaitx (hauspuetako gatx). iz. (TE). Enfermedad pulmonar, tisis. Lehenago, hauspuetako gatxakin jende asko hiltzen zan.