Bilaketa aurreratua

herri
herri.
1 . herri. iz. (TE). Pueblo; villa; ciudad; municipio; urbe. "Agregación urbana o edilicia" (TE, 338), "esta voz incluye también el sentido de entidad civil" (TE, 712). Gure herri honetan [Eibarren]. (Zirik 123). / Itsas herrixan egon ezkero itsas jenerotik jan bihar. (Zirik 24). / Galdaramiño gaiñetik, hiru edo lau herri agiri dira, kontuan hartu barik Eibarko herrixa. / Herriko semiak... Ik. uri, herririk herri.  Herri da Eibarren erabiltzen dan berbia; ez da uri erabiltzen.
2 . herri. iz. (TE). País; tierra, territorio; región, comarca; civitas; nación. Ohittura, erakunde, hizkuntza eta beste zenbaitt ezaugarri historiko eta kultural dittuan gizartia, lurralde jakin baten bizi dana. Euskeria gure herrixaren anima berbera izanik. (Zirik 41). / Euskal Herrixa, ehun milla batzuk. / Euskal Herrixa, euskerian herrixa. / Herri baten ohitturak, hizkuntza, literatura. / Galiaziar herria / Herri Katalanak. / Euren buruen jabe izateko herrixen eskubidia. Ik. Euskal Herria.
3 . herri. iz. Pueblo llano; pueblo, población, habitantes. Herrixan bizi diran herrittarren moltsua; gobernarixen aurrez aurre, herri laua. Herrixak hauteskundietan erabagiko dau. / Herri guztiak ahotan darabixan autua da hori. Ik. pueblo.
herri bateko.
1 . herri bateko. iz. (TE). Paisano,-a; compatriota; conciudadano,-a. Herri batekuak diranetik, alkarri laguntzen detse.
2 . herri bateko (harri-bateko). izlag. (TE). Tal para cual, parecido,-a. Bai, esaten dan bezela, bixak herri batekuak.  Erdalgaiztuan: esos, todos erribatekos.
herri-bide. iz. (NA). Camino público; paso público. Hasarre eon zian hango terreno zati bategaittik, eta azkenian herri-bidia zan!.
herri-gizon. iz. (OEH). Hombre del pueblo. Herri-gizonen disdirak jatorriz dittuelarik, "les fabliaux" eta herri ipuiñak. (Ibilt 453).
herri-idi (herriko-idi). iz. (ETNO). Buey pirenaico. Bertako arrazako idia, pirenaiko arrazakoa. Hamen herri-idixak lehen usatzen ziran, oiñ ez dago holakorik. / Hemen be bajeuazen idixak, herri-idixak. Herri-idixa zan hemengua lehen, bertakua! / Aittitta zanak eta gure aitta zanak beti idi-gorrixak; sekula bez gallegoik eta pintoik eta holakorik, beti hemengua! Baiña gure akorduan be, gorririk hemen gitxi eon dok: Agarrazpik eta, ero kapritxoson batek, haxe gustatzen jakonak!. Ik. ganau gorri, idi gorri.
herri-zaintzaille. iz. (TE). Guardia municipal, alguacil. Nagia zanetik, herri-zaintzaille izentau eben. / Herri-zaintzaille jarri da, beste gauzatarako ez dalako gauza.
herriko. iz. (TE). Paisano,-a; conciudadano,-a; compatriota. Anton. erbesteko, atzerriko. Ik. herkide, herritar.
herriko errentak. iz. (JSM). Renta municipal.
herriko etxe. iz. (TE). Ayuntamiento, edificio; casa consistorial. Herriko etxian batzen dira errejidoriak auzoko autuak erabagitzeko.
herriko jaun. iz. (TE). Cacique; notable. "Señor del lugar. En el lenguaje político contemporáneo, el cacique del lugar" (TE, 338). Danian dira herriko jaun edo jauntxuak. Ik. jauntxo.
herriko seme. iz. (JSM). Nativo; natural de; ciudadano; conciudadano; paisano.
herriko taberna. iz. (TE). Taberna municipal / del pueblo. Herriko tabernia errematera atara dabe.
herririk herri. esap. (TE). De pueblo en pueblo. Motxaillak bagiña letz, herririk herri eruan giñuezen.  Herririk herri, etxerik etxe, mendirik mendi... esapidia normal erabiltzen da erderazko [de s. + en + s.] honen ordez.