zintzo.
1 . zintzo. izond. (TE). Ahorrador,-a, trabajador,-a. Bihargiña eta aurreratzaillia danari esaten jako.
Gu garan tokixan, zintzua danak dirua eitten dau; baiña gizon saskarrak, zintzuak baiño gehixago sarrittan. Ik. berakatz-atala baiño zintzuagua.
2 . zintzo. izond. (TE). Sano,-a, puro,-a, sin tacha; bueno,-a, honrado,-a, leal, cumplidor,-a. Esangura asko hartzen dittu: ona, garbixa, ondraua, leixala, esanekua; akatsik edo ustelik bakua.
Sagar hónek zintzuak dira. / Jerusalem-go neskatxa zintzuak! / Zintzuegixa naizelako pasatzen jataz neri honelakuak. (Zirik 26).
/ Ezkondua zan emakume eder zintzo bategaz eta ondo ta baketan bizi ziran. (Ibilt 469).
/ Belarri onakin entzunaz erantzun zintzo hau bere alde zalakuan. (Ibilt 476).
3 . zintzo. adlag. (OEH). Sinceramente; fielmente; juiciosamente . Basarrittarrak zintzo asko esan zetsan garausartzaillia zala. (Zirik 72).
/ Eta hala irauntzen dogu, Jaungoikuari eskerrak, gaur arte, zintzo bezin
eder ha eta zintzo bezin jarraikor ona ni. (Ibilt 483).
Ik. zintzoki.
zintzo ibili.
1 . zintzo ibili (zintzo ibilli). esap. (TE). Administrarse bien. Zintzo ibillitta be, nahikua zeregin dago bizi izaten.
2 . zintzo ibili (zintzo ibilli). esap. (TE). Proceder con rectitud, actuar rectamente. Zintzo ibilli zan alkate izan zan denbora guztian.
zintzuan juan. esap. (AN). Ir honestamente / honradamente. [...] Eta zintzuan banoia, egizale betiko letz, nere egixa esatera... (Ibilt 375).