zuri.
2 . zuri. izond. (TE). Perezoso,-a, vago,-a. Esangura figuradua dauka.
Diñuen letz, gazte haura, mardua baiña zurixa. / Ez dau horrek golpe haundirik emongo lanian; zurixa galanta. / Biharra eik alperrorrek, edurra baiño zurixagua haiz-eta. Ik. alperki, alperrontzi, nagi, alper.
4 . zuri. iz. (ETNO). Lactario aterciopelado (Lactarius vellereus). Ik. esne-perretxiko, piñu-perretxiko. Lactarius guztieri esne-perretxiko esaten jakue, baiña honi zuri izena emoten jako, bestiengandik apartau ahal izateko.
zuri-gorri. izond. (NA). Rojiblanco. Maltzatik bueltan, gero Jabier eta bixak bajatu zian. Eta han datok abarketia holan, eta -"galdu ein jatak abarketia lokatz artian!"; juan barrura eta ez dakit zeiñen abarkak etara etsezen, aittanak ero! Eta Jabier, zapatak apurtuta, zuri-gorrixak, zapatak, urakuak!.
zurixan baltz egin. esap. (TE). Escribir. "Se dice por escribir, y por antonomasia en pleitos y cuestiones en que intervienen los curiales" (TE, 746).
Ein zurixan baltz, ez dago ba hamen berbaz aitzeko biderik! Ik. eskribidu, idatzi.