batzuk (batzuek). zenbtz. (TE). Algunos,-as; varios,-as. Bat zenbatzaillian forma plurala da. Bakarrik erabiltzen danian izenordaiñ funziñua dauka. Beste izen edo izenondo baten onduan doianian determinatzaille funziñua dauka.
Ardi galdu batzuk bakarrik agertu dira batzarrera. / Batzuek esaten dabe, euskeria dala lehelengo hizketia. Batzuk eta batzuek bixak erabiltzen dira, erregela jakinik barik; baiña esan leike batzuek gehixago izenordain moduan, kasu honetan lez, erabiltzen danian.