bide.
1 . bide. iz. (TE). Camino; carretera. Armerixako biharrik-ez baten, bidia zabala eta ederra eregi eben armeruak, Eibartik Izura. / Bestiak aurrera jarraitu eban, bidian harrapauko ebala pentsaurik. (Zirik 74).
/ Beste satelite bat bota ei juek oin be, nork jakik zenbat bidian. (Zirik 23).
2 . bide. iz. (OEH). Medio, procedimiento, método. Ta oingo hau izango ahal da bide bat sorkaldeko euskaldunak gure euskalkixa ta psikologia hobeto ezagutu deixen. (Zirik 6).
3 . bide. iz. (OEH). Ocasión; peligro. Dukian lurretatik urrindurik galtzen eban alkar ikusteko bidia. (Ibilt 482).
4 . bide. iz. (OEH). Motivo. Jentia hartaratzen danian moda bezela izaten da eta barriketarako bide bat. (Zirik 84).
bide bat egin. esap. (TE). Abrir un camino, propiciar, posibilitar. Zeozetarako aukeria emon. Bide bat eirazu, ikusi deiran zuen aitta. / Bide bat eirazu etxe hau saldu deiran.
bide batez. adlag. (TE). De paso, aprovechando la ocasión. Elgoibarren izan naiz eta bide batez erosi detsat auzokuari bihar eban ontzixa. / Haren [emaztearen] pekatu itzala ahal ete zan garbittu eguneroko mezegaz; eta bide batez beria ordaindu. (Ibilt 490).
bide-makilla. iz. (TE). Bastón alto; bordón. Zetorren, bide-makillan Mendaroko erroskak zittuala.
bide-ur. iz. (ETNO). Riachuelo que se forma en los caminos cuando llueve mucho. Euri asko egin dau itxuria, bide-urak doiaz-eta. Ik. erreka-txindor, ur. Normalian pluralian.
bidez bide (bidez-bidez). adlag. (TE). Por el camino, siguiendo el camino. Behiñ hara ezkero, bidez-bidez helduko zara herriraiñok. Leku batetik bestera bide batetik edo gehixagotik egindako biajia bidez-bidez be esaten da.
bidez-ibiltari. iz. (TE). Peregrino,-a, nómada, transeúnte. Bidez-ibiltari eta erbesteko naiz zuen artian; emoirazue hamen sailtxo bat nere hildakua lurrian etzin deiran (Gen. 23. 4). Ik. bidezko. Izenondo moduan be erabili leike.
lehengo bidetik. esap. (OEH). (Seguir, etc) como antes. Munduak, oker edo zuzen, lehengo bidetik jarraitzen eban. (Zirik 9).