Eibarko Udalak Euskara Mintegiarekin elkarlanean eibarko-euskara.com web gunea berritu du. Gune berrituan Eibarko euskara Hiztegiaren itxura gaurkotu egin da eta edukia orraztu eta txukundu. Atal berriak ere sortu dira: albisteak, Euskara Biziberritzeko Plan Nagusia, Eibartarren ahotan eta Ahotsak.com egitasmoekin loturak...
Horren guztiaren berri emateko abenduaren 17an, ostegunean, web gune berriaren aurkezpena egingo da Portaleko Areto Nagusian iluntzeko 7etan. Ekitaldia irekia izango denez, interesa edota jakinmina duzuen guztiok gonbidatuta zaudete.