Eibarko Udalak eta Udako Euskal Unibertsitateak, abenduaren 10ean, Markeskoa jauregiaren erabilera lagapen hitzarmenaren luzapena sinatu dute.
Lehenengo hitzarmena 2000ko azaroaren 28an sinatu zen 10 urterako. Dagoeneko epe hori igarota, beste 5 urterako luzatu da Markeskoa jauregiaren erabilera lagapen hitzarmena.
Hitzarmena sinatzen Miguel de los Toyos, Eibarko alkatea, Karmele Artetxe, UEUren zuzendari berria, eta Arantza Echaniz, udal idazkaria, izan ziren.
Isasi-Markeskoa jauregia UEUren Ikastetxe Nagusia da. Eta bertan, udako ikastaroez gain, urte osoko jarduera akademikoa ere eskaintzen da.