Aurtengo gaia Mendizaletasuna da.
Izena emateko epea 2011ko irailaren 1etik urriaren 11 artekoa izango da.
Bekaren gaia eta baldintzak martxoan aurkeztu dira ikasketak bukatzen ari direnek edo ikerketa lanetan dabiltzanek denbora izan dezaten aurkeztu nahi duten proiektua pentsatzeko eta prestatzeko.
Beka Eibarko Udalak kaleratzen du UEUrekin lankidetzan
Beka 9.000 €koa da, eta esleipena egiten denetik, 2011ko abendu inguruan, 18 hilabeteko epea izango dute lana burutzeko.
Erantsita duzue oinarrien PDFa.
Informazio gehiago behar izanez gero, PEGORARA, Herritarren zerbitzurako bulegora, ( 943 708400), Euskara sailera (euskera@eibar.net / 943 708435) edo UEUra (markeskoa@ueu.org / 943 821426) jo dezakezue.
Eranskina | Tamaina | Formatua | Fitxategiaren esteka |
---|---|---|---|
juan san martin beka 2011.pdf | 148.3 KB | application/pdf | Jaso |