Koadrilarekin, familiarekin, ikaskideekin... kantuan egin nahi baduzu, eskatu euskera@eibar.net helbidean KANTU KANTARI kanta liburuxka eta behar beste eskuratuko dituzu. Mezuan zehaztu zenbat liburuxka jaso nahi diren.
Liburuxka hori 2010eko Euskararen Egunerako kaleratu zen, eta bertan euskarazko 21 kantu daude. Kantuok oso aproposak dira afari edo bazkari osteetan, txangoetan eta horrelakoetan abesteko. Eibar herri kantaria izan da, eta ohitura hori gal ez dadin Eibarko Udalak Kutxaren babesarekin argitaratutako liburuxkok banatu nahi ditu interesa duten herritarren artean.
Animatu eta egin kantuan!