2011KO JUAN SAN MARTIN IKERKETA BEKARAKO IZENA EMATEKO EPEA ZABALIK URRIAREN 11 ARTE

Juan San Martin beka Eibarko udalak ematen du UEUrekin lankidetzan. Bekaren helburua euskarazko ikerketa sustatzea da eta Juan San Martin ikerlari eibartarra omentzea. Lantzeko urtez urte eskaintzen diren gaiak Juan San Martinek bere bizitzan zehar landutakoak dira.

Aurtengoa X. edizioa da eta landuko den gaia MENDIZALETASUNA. Beka 9.000 €koa da.

Aurtengo edizioa hainbat nobedaderekin dator, baina garrantzitsuena da ikerketa lanaren memoria aurkezteko epea luzatu egin dela. Aurreko deialdietan bekaren irabazleak 12 hilabeteko epea zuen ikerketa lana burutzeko. Aurtengoan, berriz, epe hori 18 hilabetekoa izango da.

Lehenengo deialdia 2001ean kaleratu zen, eta 2009 arte urtero kaleratu da. Urte horretatik aurrera deialdia bi urtean behin egitea erabaki zen. ordutik ona 48 lagun aurkeztu dira deialdiotara eta horietatik 8 izan dira sarituak. Bekara aurkeztutako 4 lan argitaratuak izan dira.

Erantsitako dokumentuetan oinarriak, eskaera orria eta kurrikulum eredua aurkituko dituzue.

Eskaerak PEGORAn (herritarren zerbitzurako bulegoan) aurkeztu behar dira.

Aukera polita da ikerketa euskaraz egin nahi dutenentzat. 

EranskinaTamainaFormatuaFitxategiaren esteka
oinarriak 2011.pdf31.78 KBapplication/pdfJaso
eskaera orria.pdf268.59 KBapplication/pdfJaso
curriculum eredua.pdf507.69 KBapplication/pdfJaso