Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako final zortzirenetako saio bat Eibarren izango da, irailaren 24an, larunbata, 17:30ean hasita.
Emanaldia Coliseoan izango da, eta bertan lehiatuko dute IƱaki Gurrutxagak, Agin Rezolak, Jokin Labayenek, Nerea Elustondok, Felix Zubiak eta Iker Osak.
Saio honen eta txapelketaren gaineko informazio osoa www.gpuntua.com webgunean izango da eguneratua.
Sarrerak webgune horretan erosi ahalko dira saio aurreko astean bertan. Internetez guztiak saldu ezean, Coliseoko leihatilan ere izango da aukera saioko egunean bertan.