Urriaren 3tik azaroaren 11ra bitartean, Euskadi Irratian eta Radio Euskadin 190 irrati tarte emitituko dira. Horietatik 17 Eibarko Udalak izenpetuak izango dira.
Kanpaina honen helburua guraso euskaldunak bikote hizkuntza euskara izateak duen garrantziaz ohartaraztea da.
Eibarko Udalak honako udal hauekin batera egingo du kanpaina hau: Oarsoaldeko udalak, Urola-Kostako Udal ellkartea, Buruntzaldeko udalak, Zestoako udala, Debagoieneko Aretxabaleta, Eskoriatza, Antzuola eta Aramaioko udalak, Bortzirietako Euskara mankomunitatea eta Nafarroa Iparraldeko Euskara mankomunitatea.