Eibarko Udalak, beste hainbat gizarte eragilerekin batera (ikastetxeak, euskaltegiak, Berritzegunea, ...eta Kitto!, Astixa eta Multikirolak) Euskara Familian / Familia Euskaran kanpaina jarri du martxan.
Kanpaina honen bidez transmisioa bultzatu eta indartu nahi da, hau da, familiaren inplikazioaren garrantzia azpimarratu nahi da seme-alabak ondo eta erraz euskaldundu daitezen eta euskara erabiltzeko ohiturak har ditzaten.
Hain zuzen ere, kanpainaren izenak berak adierazten du zeintzuk diren helburuak: alde batetik, Euskara Familian kontuan hartu eta tratatu beherreko faktorea dela, eta, bestetik, behar-beharrezkoa dela Familiak Euskaran duen garrantziaz jabetzea, familiak eragin zuzena baitu euskararen erabileran.
Hori guztia lortu nahian honako egitasmo hauek bideratuko dira urritik abendura bitartean:
- Irrati tarteak Euskadi Irratian eta Radio Euskadin
- Gutuna Multikiroletako eta Afariketaneko umeen gurasoentzat
- Gurasoentzako euskalduntze kanpaina
- "Begiraleek asko egin dezakete" ikastaroa aisialdiko begiraleentzat
- "Ume eleanitzen gurasoentzako eskuliburua"ren zabalkundea
- Gurasontzako azoka Euskararen Egunean
- Ikastetxeetako sentsibilizazio saioak Berritzegunearen eskutik
- "Ume eleanitzen gurasoentzako eskuliburua"ri buruzko tailerra euskaltegietako gurasoentzat
Eranskina | Tamaina | Formatua | Fitxategiaren esteka |
---|---|---|---|
Microsoft Word - Euskara Familian- Familia Euskaran.pdf | 55.59 KB | application/pdf | Jaso |