"GAUR EGUNGO MUNDUAREN HISTORIA" IKASTAROA MARKESOAN

UEUk eskainita Gaur egungo munduaren historia ikastaroa izango da Eibarren urriaren 20an hasita. Izena emateko epea irekita dago oraindik.

Ikastaroaren helburuak honako hauek dira:

  • Gaur egungo munduaren klabeak ezagutzea.
  • Gerra Hotzaren garaia eta azken hogei urteetan gertatzen ari diren aldaketa sakonak ezagutzea.
  • Munduan zehar eratu ziren eremu desberdinak ezagutzea: mundu kapitalista garatua, mundu komunista eta Hirugarren Mundua.

Irakasleak Fernando Martinez, Historian doktorea eta EHUko irakaslea, eta Mikel Aizpuru, Historian doktorea, EHUko irkaslea eta UEUko kidea izango dira.

Ikastaroaren hartzaile gaian interesa duen edonorĀ  izan daiteke, baina bereziki irakaskuntza ertaineko irakasleei dago zuzendua.

Guztira 22 orduko ikastaroa izango da: urriaren 20an eta 27an, azaroaren 3an, 8an, 10ean, 15ean, 17an, 22an, 24an eta 29an, eta abenduaren 1ean (astearte eta ostegunetan). Ordutegia: 17:00-19:00.

Informazio zabalagoa eta izena emateko aukera www.ueu.org webgunean aurkituko duzue.