INFORMATIKA IKASTAROA UEUren UDAZKENEKO ESKAINTZAN

Moodle 2.0 ren oinarrizko erabilera ikastaroa, on-line.

Ikastaro honek saio presentzial bakarra izango du azaroaren 3an, Markeskoan 17:00etatik 19:00etara. Guztira 20 orduko ikastaroa izango da.

Ikastaro hau irakasleei zuzendua dago, hezkuntza-testuinguru guztietakoei. Ikastaro honen bitartez, Moodle 2.0k ikastaroak sortzeko eskaintzen dituen tresnak ezagutzeko aukera ematen du. Moodle 2.0 modu autonomoan erabiltzen ikasteko baliabideak ere eskainiko dira.

Irakasleak Abel Camacho eta Pedro Lonbide izango dira.

Informazio gehiago http://www.ueu.org/ikasi/ikastaroa-ikusi/358/Moodle%2B2.0-ren%2Boinarriz... helbidean klik eginda topatuko duzue, edo www.ueu.org gunean.