EUSKAL HERRIKO HITZ GURUTZATUEN V. TXAPELKETA

Azaroaren 26an Euskal Herriko hitz gurutzatuen V. txapelketa jokatuko da Irunen, LUMA aldizkariak antolatuta eta Irungo Udalaren babesarekin.

Egun horretan aukera paregabea izango da hitzarekin euskaraz jostatzeko eta gozatzeko.

<!--break-->

Lehiaketa Ola sagardotegian jokatuko da, eta lehiakideek 4 taula bete beharko dituzte. Bazkaria ere bertan izango da eta giro paregabez espero da, bertan izango baitira bertsolariak, trikitilariak, txaranga eta abar.

Lehiaketaren gaineko informazioa gehiago nahi duenak jo dezala www.xedera.com edo 946630883 eta 943629564 telefonoetara.

Izena emateko epea azaroaren 23an bukatuko da.