Azaroaren 19an eta 26an izango da Eibarko Markeskoa jauregian Gauxotasun konplexuen genetika ikastaroa. Bereziki bizi-zientzietan, hau da, biologia, biokimika, medikuntza eta mota horretako ikasketak dituztenei edo azken kurtsoetan dauden ikasleei zuzenduta dago. 7 aditu arituko dira irakasle lanetan.
Ikastaroaren helburuak honako hauek dira:
- Gaixotasun arrunten herentziaren konplexutasuna ulertu eta arrisku genetikoaren kontzeptua bereganatzea.
- Inplikaturiko geneak bilatzeko estrategien oinarri teorikoa ulertzea.
- Gene hautagaien azterketa funtzionalak egiteko metodologia ezagutzea.
- Analisi masiborako lanabes informatikoak ezagutu eta erabiltzen ikastea.
Oraindik irekita dago izena emateko epea. Informazio gehiago http://www.ueu.org/ikasi/ikastaroa-ikusi/357/Gaixotasun%2Bkonplexuen%2Bg... helbidean aurkituko duzu.