Azaroaren 10, 18 eta 25ean Begiraleek asko egin dezakete ikastaroan arituko dira Eibarko ikastetxeetako jangeletan lanean diharduten 69 langile.
Eskolaz kanpoko beste edozein esparrutan bezala, eskolako jolas orduetan ere umeen artean euskararen erabilera sustatzea oso garrantzitsua da. Horrexegatik, jangeletako zaintzaileek, saio hauen bidez, umeak euskara gehiago erabiltzera bultzatzeko erramintak eta estrategiak jasotzeaz gain, euren egitekoaren garrantziaz jabetzeko aukera izango dute.
Udalak antolatutako ikastaro hau Ttakun elkartearen eskutik bideratuko da.