GERO ETA BERTSOLARITZA IKASLE GEHIAGO

Bertsozale elkarteak Euskal Herrri osoko ikastetxeetan eskaintze du Gu ere bertsotan egitasmoa. Eibarren ere Lehen Hezkuntzako 6 ikastetxetan lantzen dute bertsolaritza. Ikasturte berri honetan egitasmoan parte hartuko duten ikastetxe eta ikasleen kopuruak gora egin du Euskal Herri mailan.

Guztira 20.270 ikaslek dihardute bertsolaritza lantzen, iaz baino 2.828 ikasle gehiagok. Informazio zabalagoa helbide honetan duzue: http://www.erabili.com/zer_berri/berriak/1320915148

Egitasmo hori Eibarren 2008an jarri zen martxan, eta horren ondorioz gaztetxoen bertso eskola sortu zen, Hankamotxak bertso eskolak gidatzen duena.