MINTZODROMOA EIBARREN

Abenduaren 3an Euskararen Nazioarteko Eguna dela-eta, Mintzodromoak egingo dira Eibarren.

Lehenengo Mintzodromoa abenduaren 2an izango da, barixakuan, Eibarko ikastetxeetako ikaleei zuzendua. Bigarrena, abenduaren 3an egingo dena, Eibarko elkarte eta erakundeetako ordezkariei  eta euskaltegietako ikasleei zuendua izango da.

Zer da Mintzodromoa?

Lau lagun, taldetxoetan, mahai baten inguruan jarri eta lagungiroan berba egitea eguneroko gaiei buruz. 

Guztira 80 lagun inguru elkartzea espero da. Ekitaldia Udaletxeko sarreran egingo da.HERRITAR GUZTIOK GONBIDATUTA ZAUDETE.

Gainera zapatuko ekitaldian hika jarduteko aukera ere izango da hala nahi dutenentzat.

Mintzodromoaren helburua herriko elkarte eta erakunde desberdinetako jendea elkartu, eta euskara gogoan hartuta, ekitaldi alaia egitea da.

Hona hemen egitaraua:

Abenduak 2, barixakua:

  • 11:00-12:30 Lehen Hezkuntzako ikasleak
  • 12:30-14:00 DBH eta Batxilerreko ikasleak

Abenduak 3, zapatua

  • 12:00-14:00 Eibartarrak eta elkarte eta erakundeetako ordezkariak

Ekitaldi honen antolatzaileak Eiabrko Udala, ...eta Kitto Euskara elkartea, Euskal Herrian Euskaraz, Udal Euskaltegia eta AEK dira. Babesleak, berriz, Eibar Merkataritza Gune Irekia eta Gipuzkoako Foru Aldundia dira.