ZINEMA EUSKARAZ SAREAN ETA DOAN

Asko Gabonetako oporretan egongo zarete oraindik, eta aukera polita duzue euskarazko film berriak ikusteko. Eusko Jaurlaritzaren Zinema Euskaraz ekimenak film berriak jarri ditu www.kulturklik.com webgunean, streaming bidez doan ikusteko zuen ordenagailuetan edota internetera konekta daitezkeen telebistetan.

Ekimenaren bigarren urtea da, eta aurten 13 film berri gehitu dituzte zerrendara: 80 egunean, Arriya, Izarren Argia, Olentzero eta oparien ordua , Amerikanuak...

Ekimen hau Gabon sasoian bakarrik eogngo da martxan, urtarrilaren 15 arte hain zuzen. Oraindik aprobetxatu dezakezue! 43 film daude ikusgai.