Eibarko bi euskaltegiek (Udal Euskaltegiak eta AEK-k) berba lehiaketa antolatu dute Udalaren lankidetzaz: EIBARKO HERRIA APROPOSEN DEFINITZEN DUEN BERBA LEHIAKETA.
Parte hartzeko:
- Parte hartu nahi duenak Eibarko herria aproposen definitzen duen berba aukeratu behar du. Web orri honetan duzuen Eibarko Euskararen Hiztegian hitz asko dituzue aukeran.
- Berbak euskaltegietara joanda edo posta elektronikoz aurkez daitezke: euskaltegiaeibar@telefonica.net / eibar@aek.org
- Ez da beharrezkoa berba zergatik aukeratu den arrazoitzea.
- Berbak aurkezteko epea otsailaren 20an bukatuko da.
Botoa emateko:
- Botoa web orri honetan eman beharko da, otsailaren 23tik martxoaren 2ra bitartean.
- Aurkeztutako berben artean gustukoen den berba aukeratu eta botoa eman, ez da besterik egin behar.
Sariak:
Bi sari emango dira:
- Irabazlearentzat: Coliseoko emanaldi baterako 2 sarrera ( antzerki jardunaldietakoak salbu), Armagintza Museorako 2 sarrera, Kalamuako Parlamentua jokoa eta Gotzon Iparragirreren Eibar Oasi Liberala liburua.
- Parte-hartzaileen artean zozketa bidez ateratzen denarentzat: Kalamuako Parlamentua jokoa eta Gotzon Iparragirreren Eibar Oasi Liberala liburua.