BERTSO SAIOA KULTUN: AMAIA AGIRRE ETA JULIO SOTO

Bihar, martxoaren 8an, Kultu tabernan Amaia Agirre eta Julio Soto izango dira bertsotan 20:00etan hasita.

Ekitaldi hau Arrate Kultur elkarteak bertsolaritzari buruz antolatu duen egitarauaren barruan dago. Dagoeneko Kultu taberan Jose Lusi Irigoienek iazko ekitaldian ateratako argazkien erakusketa dago.

Horretaz gain, larunbatean bertso bazkaria egongo da, eta bertan Maialen Lujanbio eta Jon Maia izango dira protagonista. Bertso bazkarian parte hartu nahi dutenek txartelak Kultu tabernan bertan eskuratu ditzakete. Bazkideek 23 €tan eta gainerakoek 25€tan.