V. INKESTA SOZIOLINGUISTIKOAREN EMAITZAK AURKEZTU DITU JAURLARITZAK

Hizkuntza Politikarako Sailburuorde den Lurdes Auzmendik EAEko V. Inkesta Soziolinguistikoaren emaitza nagusiak aurkeztu ditu.

Inkesta horren emaitzen arabera 16 urtetik gorako biztanleen %32 elebiduna da EAEn (2006an baino bi puntu gehiago).

Datu esanguratsuak:

  • 16-24 urte bitarteko gazteen %60 elebiduna da.
  • 16-34 urte arteko elebidunen erdiak baino gehiagok euskara txetik kanpora ikasi du.
  • Gurasoak elebidunak direnenan, seme-alaben %97k euskara etxean jasotzen du.
  • Euskararen erabileraren hazkundea handiagoa izan da erabilera formalean.

Informazio gehiago hemen.