TRABESA, BERBA IRABAZLEA

Udal Euskaltegiak eta AEK-K Udalaren laguntzaz antolatutako Eibarko herria aproposen definitzen duen Berba Lehiaketan, web orrian jasotako botuak eta epaimahaiaren iritzia kontuan hartuta, Igone Lamarainek irabazi du saria TRABESA berbarekin.

Zozketa bidez emandako saria, bestalde, Ines Fernándezi egokitu zaio. Berak aurkeztutako berba kultura anitza izan da. 

TRABESA: apustua.

Trabesa berbak jokoeten (boloetan, txirloetan...) egiten ziren apustuak dakarzkio gogora irabazleari, baina, bestalde, berak dio Eibarko herriak (eibartarrok) gauza askoren aldeko apustua egin duela: 

  • Emakumeak lan mundura gerturatu dituen lehenengo herrietakoa izan da.  
  • Langileen eskubideen aldeko borrokak...
  • Euskalgintzak euskara bultzatzeko bideratu dituen ekimenak (gau-eskolak, ikastolaren sorrera, ...) 
  • Eta, batik bat, azpimarratzen du Eibarrek egin ahal duen eta egin behar duen apustua "Eibar eredugarria" izan dadin (euskaraz biziko den Eibarren aldeko apustua, esate baterako).

Epaimahaia bat dator Igonek dioenarekin: herri honek apustu asko egin behar izan ditu, eta oraindik ere asko du egiteko. Hori, alde batetik; izan ere, askorentzat, agian, galdutako berba bat berreskuratzeko modua edo aukera ere ikusi da, bestetik,  TRABESA berbarekin.   

ZORIONAK, IGONE!