IPAR HAIZEAREN KONTRA COLISEOAN

Datorren igandean, martxoaren 31, Coliseo antzokian 20:30ean Ipar haizearen kontra euskarazko antzezlana ikusteko aukera izango da. Horixe izango da aurtengo Antzerki Jardunaldietako azken aukera.

Taula gainean Itziar Atienza, Joseba Apaolaza eta Felix Arkarazo ikusiko ditugu.

Antzezlan hau  Daniel Glattauer idazlearen nobelan oinarritua dago. Nobela hori euskarara itzulia dago eta Juan San Martin Udal liburutegian duzue eskura.