IZENA EMATEKO EPEA ZABALIK EUSKARAREN TRANSMISOARI BURUZKO II. MINTEGIAN

Maiatzaren 4 arte irekita egongo da Eibarren, maiatzaren 8an, Portalean, egingo den Euskararen transmisioari buruzko II. mintegian izena emateko epea. Interesatuta zaudetenok...Eta Kitto! Euskara elkartera deitu behar duzue (943200918) edo e-maila idatzi normalizazioa@etakitto.com helbidera.

Lekua: Portaleko Areto Nagusia

Eguna: Maiatzaren 8a, asteartea.

Ordutegia: 9:00-17:45 

Prezioa: 20€, bazkaria barne.

Hizlariak eta gaiak:

  • Transmisoaren kontzeptuarekin bueltaka. Begirada bat gizarte antropologiatik. Jone M. Hernandez, Gizarte antopologian doktorea
  • Eman giltza: hizkuntza transmititzeko modurik naturalena. ALKARBIDE, Bizkaiko euskara zerbitzuen bilgunea
  • Irungo familietan euskararen ondorengoetaratzea sendotzeko plana. Irungo Euskara zerbitzua
  • Familia barnetegiak. AEK
  • Hizkuntza sustatzeko tailerra, gure esperientzia. Gemma Sangines Tallers per la Llengua.
  • Gurasoek nola, umeek hala? eta haurrek euskaraz egitea zertan datzan argitzen lagunduko diguten beste galderak. Paula Kasares, soziolinguistikan doktorea 
  • Mahaingurua: Transmisoa denon erronka. Moderatzaile Jaime Altuna