UEUk udaberrirako prestatutako eskaintzaren barruan 10 ikastaro eskini ditu. Gehienak martxan daude dagoeneko. Egitarauaren arabera bi baino ez dira falta hasteko. Baina Sormena lantzeko tailerraren arrakasta ikusita, bigarren talde bat osatzea erabaki dute.
Maiatzean hasiko direnak:
- Sormena lantzeko tailerra (II). Maiatzaren 4an eta 5ean Markeskoan.
- Dokumentu tekniko zientifikoen edizioa latex-en bidez. Maiatzaren 5ean eta 12an Markeskoan
- Irakaslea eszenan. Maiatzaren 5ean eta 12an Markeskoan.
Oraindik izena emateko aukera dago. Horretarako sartu www.ueu.org gunean.
Gainera gogorarazi nahi dizuegu Eibarko Udalak diru-laguntzak ematen dituela ikastaroetara joatearren, matrikularen %50a.