Atzo iluntzean Miguel De los Toyos alkatea Eibarko euskalgintzako elkarteekin bildu zen 2012ko hitzarmenak sinatzeko. Guztira 6 hitzarmen sinatu dira 4 elkarterekin. Hitzarmen horien bitartez honako elkarte eta egitasmoak laguntzen dira diruz:
- AEKrekin sinatutako hitzarmena 2011-2012 ikasturtean Eibarren euskararen irakaskuntza jarduerak finantzatzen laguntzeko.
- Badihardugu Euskara Elkartearekin sinatutako hitzarmena Debabarreneko eta Debagoieneko euskara ikertzeko eta hedatzeko egitasmoak finantzatzen laguntzeko.
- Deba Beheko Bertso Eskolarekin sinatutako hitzarmena eskolaren 2012ko jarduera finantzatzen laguntzeko
- Eta Kitto! Euskara Elkartearekin 3 hitzarmen sinatu dira:
- Eta kitto astekariaren argitalpenadiruz laguntzeko
- Txikitxo aldizkaria diruz laguntzeko
- Eta Kitto! Euskara Elkarteak 2012an eskainiko dituen tailer eta hitzaldiak diruz laguntzeko
Guztira 77.358 € esleitu dira.