Diru-laguntza eskaera honako hauek egin dezakete:
- 12 urte arteko umeen gurasoek
- Merkatari, ostalari edo zerbitzuen sektoreko enpregatuek
- Euskara plana duten enpresetako langileek
- 65 urte edo gehiagoko jubilatuek
Derrigorrezkoa da Eibarren erroldatuta egotea, %85etik gorako asistentzia izatea, eta ikastaroa Eibarko Udal Euskaltegian edo AEKn egina izatea. Ikusi oinarriak.
Eskaerak PEGORAn aurkeztu behar dira, eta azken eguna 2012ko abuztuaren 31 da.