UEUko UDAKO IKASTAROAK

Urtero bezala UEUk aurtengo udarako ikastaro eskaintza ederra prestatu du; inoiz baino hobea. Aurtengoa 40. edizioa da eta 40 ikastaro antolatu dituzte jakintza arlo desberdinetakoak. Horietatik 20 Eibarren eskainiko dira. Aukera paregabea eibartarrontzat eta baita inguruko herrietakoentzat ere. Gainera udal askok matrikula ordaintzeko diru-laguntzak ematen dituzte, Eibarko udalak esaterako.

Hemen ikus dezakezue uda honetarako UEUren eskaintza osoa. Animatu!