OKERRAK ZUZENTZEN: UEUko IKASTAROETARAKO DIRU-LAGUNTZAK

Gaurko prentsan argitaratu da eibartarrek UEUk uda honetan eskaintzen dituen ikastaroak doan egiteko aukera dutela. Informazio hori gaizki ulertu baten ondorioz kaleratu da.

Informazio zuzena honako hau da:

Eibarko Udalak Eibarren erroldatutakoei matrikula kostoaren %50a itzuliko die, honako baldintza hauek betetzen badituzte:

  • Eibarko Markeskoan UEUk amandako ikastaroetan %85 edo gehiagoko asistentzia izatea
  • Eibartik kanpo UEUk udan emandako ikastaroetan, langabetua edo ikaslea izatea eta %85 edo gehiagoko asistentzia izatea.

Eskaerak PEGORAn aurkeztu behar dira eta horretarako azken eguna 2012ko irailaren 28a da.