Jokin Bergara izan da irabazle aurtengo Gipuzkoako Eskolarteko Bertsolari txapelketan gazteen mailan. Inazio Zuloaga Institutoko ikasle da eta Eibarko Hankamotxak Bertso Eskolan dihardu bertsotan ikasten azken 3 urteetan.
Gipuzkoako txapeldun izanik Euskal Herrko Eskolartekoetarako sailkatu da. Txapelketa hori ekainaren 16an jokatu da Agurainen. Eta txapelik lortu ez badu ere oso maila ona eman du ; izan ere, lehen fasetik bigarrenera pasatzea lortu du eta aipagarria izan da gaia emanda egin zuen lana. Amaren urtebetetzea ahaztu zitzaiola eta barkamen eske joan zitzaionean bota zizkion bi bertsoek entzulegoaren txalo zaparrada ederra jaso zuten.
Informazio gehiago hemen.