Joan den larunbatean, irailaren 22an, eguraldi ederra lagun ospatu zen Eibarren Euskaraz Bizi Nahi dutenen lasterketa. 300 antxintxiketari inguru gerturatu ziren Untzaga plazara euskararen alde lasterka egieko asmoz. Baina askoz ere gehiago izan ziren euskara sustatzeko asmoarekin gerturatu zirenak; kamisetak erosi, korrikalariak animatu, antolaketa lanetan lagundu...
Ekimen hau Kontseiluak sustatu du Euskal Herri mailan, eta Eibarren Triatloi taldea, Klub Deportiboa, Udal Euskaltegia, ...Eta Kitto! Euskara elkartea, AEK eta Euskal Herrian Euskaraz elkartea arduratu dira lasterketak antolatzeaz.
Jai giro politaz gozatu ahal izan zuten zapatu goizean Untzagara gerturatu zirenek.
Lasterketen amaieran, parte hartzaileen artean sari ederrak ere zozketatu ziren: sukalderako robota, lurrra garbitzeko robota, DVD portatila, motxila eta kafetera, zukuak egiteko makina eta ogia xigortzekoa.
Lehen bi sarituak ez ziren Untzagan agertu. Honako zenbaki hauek izan ziren sarituak: 351 (Nagore Cabrera) eta 355 (BeƱat Gomez). Sara jasotzeko Klub Deportibora joan behar dute.
Eta Kittoko argazkilariek lan ederra egin zuten goziean zehar eta hemen duzue goiza iruditan.