EIBARRERA IKASTAROA AZAROAN

Eibarko Udalak, Udal Euskaltegiak eta Badihardugu Euskara elkarteak lankidetzan "Eibarko euskara" ikastaroa antolatu dute.

Ikastaroaren iraupena 10 ordukoa izango da. Azaroko astearteetan (6, 13, 20 eta 27) eta abenduaren 4an, izango dira saioak 18:30etik 20:30era.

Izen-ematea urriaren 31n amaituko da eta modu honetan egin behar da:

  • Badiharduguren egoitzan: Markeskoa Jauregia, Otaola hiribidea, 1.
  • Posta elektronikoz: admin@badihardugu.com
  • Telefonoz: 943 12 17 75

Matrikularen zenbatekoa 10€ da eta matrikula egitean edo lehen klase egunean ordaindu behar da

Ikastaroan zehar Eibarko euskararen oinarriak jaso eta praktikatzeko aukera izango da.

Informazio gehiago nahi izanez gero, deitu 943 121775 telefonora.