IÑAKI SALVADOR COLISEOAN

Lilurarik ez. Mikel Laboarekin solasean da Iñaki Salvadorrek omenaldi gisa, hirukotean eta jazz ikutuekin sortu duen diska.

Iñaki Salvadorren lana Coliseoan gozatzeko aukera izango da urriaren 26an, ostirala, 20:30ean.

Sarrera 8€ da.

Esan daiteke Mikel Laboarekin 25 urtean pianojole jardun duen Iñaki Salvadorrek bezain ongi gutxik ezagutzen dutela bere obra. Iñakik diska honetan ez du bertsio errazak eta atsegingarriak egitea bilatzen, Laboaren obrarekin aurrez aurre topa gaitezen giroa sortzen saiatzen da.