EIBARRERA IKASTAROA DATORREN ASTEARTEAN HASIKO DA MARKESKOAN

Datorren asteartean, azaroaren 6an, hasiko da eibarrera ikastaroa Markeskoa Jauregian.

Dagoeneko 20 lagunek eman dute izena, baina oraindik ere 4-5 lagun gehiagorentzako lekua  bada. Izena emateko deitu 943 121775 telefonora edo idatzi admin@badihardugu.com helbidera.

10 orduko ikastaroa 18:30-20:30 bitartean eskainiko da azaroaren 6, 13, 20, 27an eta abenduaren 4an.10€ ordaindu behar da.

Halburuen artean, Eibarko euskararen inguruko oinarriak lantzea, euskalkien gaia orokorrean eta hitanoa.
Informaziño guztia hamentxe:
http://www.ahotsak.com/albisteak/eibarko-euskara-ikastaroa/