IXTORIO MIXTORIO DANTZA IKUSKIZUNA COLISEOAN

Maritzuli konpainiaren eskutik, datorren larunbatean, azaroaren 10ean, Coliseoan Ixtorio Mixtorio, umeen folklorea kolorez jantzia emanaldia izango da ikusgai.

Tradizioaren aurkezpen aberatsa, jantzien edertasuna eta umeen espontaneitatea elkartzen dira dantza ikuskizun honetan. Aipatzekoa da sorkuntzaren zati bat Eibarren burutu duela Maritzuli konpainiak, dantzan.com-en eskutik.

  • Eguna: azaroak 10, larunbata
  • Ordua: 17:00
  • Lekua: Coliseoa
  • Sarrera: 5€ 

Informazioa gehiago hemen

EranskinaTamainaFormatuaFitxategiaren esteka
maritzuli-ixtorio-mixtorio-eibarren-iragarpena.pdf129.81 KBapplication/pdfJaso