TORIBIO ETXEBARRIARI BURUZKO LEHIAKETA AZAROAN

Aurten Toribio Etxebarriaren jaiotzaren 125. urteurrena betetzen da. Hori dela eta, Eibarko Udaleko Euskara-Kultura  sailak eta Juan San Martin Udal liburutegiak Toribioren bizitza, ibilbidea eta idatzitako obrak eibartarren artean ezagunago izan daitezen lehiaketa antolatu du.

Lehiaketa azaroan zehar burutuko da. Azaroaren 9an, 16an eta 23an kaleratuko dira galderak Eta kitto astekarian eta udalaren honako web gune hauetan: www.eibarko-euskara.com eta liburutegiko blogetan.

Bi sail izango dira: bata 12 urte atrekoendako eta bestea irekia, edonork parte har dezan.

Aste bakoitzean sail bakoitzerako 3 galdera kaleratuko dira 3 aukerarekin.

Astean bi saridun hautatuko dira, eta guztira 6 sari banatuko dira Euskararen Nazioarteko Egunean, abenduaren 3an.

Hemen dituzue lehiaketaren oinarriak