Gaur hasten da Toribio Etxebarriaren jaiotzaren 125. urteurrena dela eta, antolatutako lehikaeta.
Aste honetako galderak erantzuteko azken eguna azaroaren 15a, osteguna, da.
Lehiaketan bi sail daude:
- 12 urte artekoena, hau da, LH osoko ikasleei zuzendua
- irekia, edonork parte hartzekoa adin mugarik gabe.
Oinarriak hemen
Galderen inprimakiak erantsitako artxiboetan dituzue.
Inprimaki horiek erantzun eta Juan San Martin Udal Liburutegira eraman behar dira, eta bertan dagoen kutxatxoan sartu.
Udal Liburutegian Toribio Etxebarriari buruzko interesgune bat ere aurkituko duzue, lehiaketako galderei erantzun ahal izateko informazioarekin.
Galderei erantzuteko informazioa lotura hauetan ere aurkitu dezakezue: Eibarko euskara Ego Ibarra Juan San Martin Udal liburutegia
Datorren ostiralean, azaroaren 16an, erantzun guztiak zuzen eman dituztenen artean zozketa egingo da, eta sail bakoitzeko sari bat emango da.
Saridunen izen abizenak web gune honetan aurkituko dituzue.
ANIMATU PARTE HARTZERA ETA ZORTE ON!!!
Eranskina | Tamaina | Formatua | Fitxategiaren esteka |
---|---|---|---|
1go asteko galderak helduak.jpg | 125.01 KB | image/jpeg | Jaso |
1go asteko galderak umeak.jpg | 122.1 KB | image/jpeg | Jaso |