EUSKARAREN NAZIOARTEKO EGUNA. TORIBIO ETXEBARRIAREN LANAREN JENDAURREKO IRAKURKETA

Abenduaren 3an Euskararen Nazioarteko Eguna ospatuko da. Aurten, azken urteetako ohiturari jarraituta, Eibarko Udalak ...eta kitto! Euskara Elkartearekin lankidetzan antolatuko du egun hori.

Egun horren helburuetako bat Eibarko elkarte eta erakunde ahalik eta gehien euskararen ingururan batzea izaten da. Aurten helburu horrekin egitarau zabala antolatu da.

Ekitaldi nagusia Toribio Etxebarriaren Lexikoiaren jendaurreko irakurketa etengabea izango da, laster bere jaiotzaren 125. urteurrena beteko baita.  Irakurketa Udaletxeko Pleno Aretoan goizeko 9etan hasi eta iluntzeko 7etan bukatuko da. Irakurketa horretan parte hartzera  Eibarko elkarte eta erakunde guztiak daude gonbidatuta. Irakurketak irauten duen bitartean udaletxeko patioan Euskararen Hormairudian parte hartzeko aukera ere izango da. Bertan edozein herritarek edo erakundek aukera izango du irudi bidez edo hitzez euskarak iradokitzen diona erakusteko.

Horrez gainera, goizeko 11etan bere jaiotetxean plaka oroigarria jarriko da, eta iluntzeko 7etan, irakurketa bukatu ostean, Toribio Etxebarriaren gaineko mahaingurua izango da Udaletxeko pleno aretoan bertan. Mahainguruan Serafin Basaurik, Antxon Narbaizak eta Asier Sarasuak hartuko dute parte.

Gonbidatuta zaudete!

 

EranskinaTamainaFormatuaFitxategiaren esteka
EGITASMOA EUSKARAREN EGUNA 2012.doc28 KBapplication/mswordJaso